Konpromezu
soziala

Inmobiliaria Orioren historia bere gizarte-lanari lotuta dago, hainbat ekitaldiren babeslea baita Urola Kostan, bereziki Zarautzen eta Orion.

Zarauzko futbol, eskubaloi, saskibaloi eta igeri taldeen laguntzaileak izan gara, Oroiko futbolarenak ere bai eta Zumaiko eskubaloiarenak. Zarauzko Jazza bezalako kultura-ekitaldien babesleak izan gara eta Zarauzko auzoetako jaietako laguntzaileak ere bai.

Baina Inmobiliaria Orio ezaguna bada arraunari eman dion laguntzagatik eta babesagatik izan da. Orion sortutako enpresa denez, arraunari lotuta egon behar zuen, oriotar denok bihotzean baitaramagu.

Trainera de Orio, Inmobiliaria Orio
Trainera de Orio, Inmobiliaria Orio

Inmobiliaria Oriorentzat arrauna izan da izarra, tradizioa handiko kirola, kultura, oso sustraitua eta bokazio handikoa Kantauri itsasertzean. 70eko hamarkada amaiera Zarauzko Udalak bere arraunketari garrantzia eman nahi izan zion eta 2 jardunalditan egitea planteatu zuen. Horretarako laguntzaile bat behar zuen eta Inmobiliaria Oriorekin harremanetan jarri zen. Inmobiliaria Orioren laguntzari esker, Zarautzen 2 jardunaldi izaten dira gaur egun eta Kontxako Banderaren atzetik estropadarik garrantzitsuena da.

Zarauzko bandera finkatu zenean, Inmobiliaria Orio Zarauzko traineruari laguntzen hasi zen eta 2007an une gorena izan genuen, Zarautzek 4. postua lortu baitzuen Kontxako Banderan eta Act Ligako bandera bakarra ere urte horretan irabazi zuen, Zumaiakoa.

Arraunaren arloan jarraituz, Orioko bandera 14 urtez babestu du Inmobiliaria Oriok.

Trainera de Zarautz, Inmobiliaria Orio