%100 saldutako promozioa

2017an, bizitza-kontzeptu osasungarriago bat eskaintzen aitzindariak izan ginen higiezinen sektorean. Gure Zumaiako Artadi Etxadia sustapenean eskaini genuen, zehazki.

Garai hartan, apustu original bezain berritzailea izan zen eta, gauza berri guztiak bezala, pixka bat ausarta. Baina merkatuaren erantzuna bikaina izan zen eta 15 etxebizitzak nahiko azkar saldu genituen.

Gaur, merkatuak, hain zuzen ere, biztanleei bizi-kalitate hobea emango dieten etxebizitzak eskatzen ditu, etxebizitza osasungarriagoak, bizitzeko eta gozatzeko etxebizitzak. ARTADI 2 ETXADIKO BEZALAKO ETXEBIZITZAK.

  • KUTSADURA AKUSTIKO TXIKIA
  • AIREZTAPEN NATURAL BIKAINA
  • PRESTAZIO TERMIKO ALTUKO LEIHOAK
  • LEIHATE HANDIAK
  • BEROKUNTZA ZORU IRRADIATZAILE BIDEZ, TENPERATURA BAXUAN
Residencial Artadi Bi, Inmobiliaria Orio

Ezaugarriak eta informazioa

Ingurune osasungarria, osasungarriak ingurunerako

Artadi 2 Etxadia kokaleku eder batean dago, berdez inguratuta, eta itsasoa hurbil dagoela sumatu daiteke. Artadiko San Migel auzoa mendi ibilbide askoren ohiko pasabidea da eta erromeria eta paseoen helmuga, egunero ihes egiteko leku aproposa.

Urbanizazio osoa eta eraikin bakoitza ingurunearekin modu harmonikoan integratzean pentsatuz diseinatu dira. Artadi 2 Etxadian zure baratzaz gozatu ahal izango duzu; etxebizitza sustapenetan erabat ezohikoa den luxua.